2013/03/22

Oporretara goaz!! Irabazitako deskantsua daukagu. Zuek datorren astean hasiko zarete enpresetan.  Guk bitartean eskolako kontuetaz ahaztuko gara bi astez.. Jaja...Zuek nahiko ondo pasatzen ari zarete dagoeneko! Bueltan hitz egingo dugu, paperekin hasi behar zarete eta. Etxeari buruzkoa,  hitz egiten ari dira arduradunarekin, ez kezkatu, konponbide baten bat topatuko dute
 Bi aste barru berriro zuekin naukazue.Ondo pasa!

2013/03/21

Lehenengo astea eta oraindik ez zarete lan egiten hasi!! Zuen gelakide danak lan da lan  dabiltza izerdia botatzen... Beno, argazki polita bidali duzue, baina Olasoren (eta Iñakiren) mezuren bat irakurri nahiko nuke...
Etxeko kontuak konpondu nahian gabiltza, gaur bertan telefonoz hitz egingo dugu eurekin, eta gutuna ere bidali diegu. Besteak beste, etxeaz aldatzeko eskatzen diegu, edo bestela, garbigailua, wifi eta distantziena konpontzeko eskatzen diegu. Esango dizuet.
Guk bihar oporrak hartuko ditugu bi astez. Baina bloga irakurriko dut.
Iñaki, Olaso, badakizue...Jokin, disfrutatu, hiru hileak berehala pasatzen direla!!!

2013/03/20

Lehenengo astea

Gabon denoi!
Lehenengo aste igaro da eta oraindik ez dakigu zihur non egingo dugun lan.
Momentuz ingeleseko eta polakoko klaseekin gabiltza eta ordu gutxi direnez denbora asko daukagu herria bisitatzeko eta inguruko euskaldunekin garagardoak erateko.
Eguraldiari dagokionez nahiko soratuta dabil, bi egun eguzkia izan ostean elur mordoa egin zuen eta gaur berriro ere nahiko ona, etxean bezala gaude!
Ala ere, eta Jokinek aurretik esan bezala, badaude "arazo" txiki batzuk, batez ere garbigailuarena.
Argazkia guztako zaizuelakoan hurren arte!

2013/03/18

Egunon danori,
Jokinek, esnatuta zegoela, mezu luzea eta oso adierazgarria bidali dit. Egia esan kezkatuta utzi nau kontatutako hainbat gauzekin. Erasmus arduradunekin hitz egingo dut eta ea zer egin ahal dugun (garbigailuarena, adibidez). Emaidazue egun pare bat ea zerbait lortzen dudan. Bestaldetik bloga erabiltzeko eskatuko nizueke. Metal eta informatikako ikasleen gmailak behar ditut, eta besteei gonbidapenak bidali dizkizuet (bestela postaz abisatu berriro berbidaltzeko).
Ez dakit enpresatan hasi zareten edota polako ikastaroa...Iñaki eta Olaso, gustatuko litzaidake zuen berri izatea. Eutsi goiari!

2013/03/17

Iepa,
zer, zer moduzkoak dira zuen praktika lekuak?
lehen asteburua ondo edo ....?
Ondo ibili

2013/03/14

Kaixo denoi,
lehenengo egunean eta argazkia eta guztiz!! Emozionatuta nago..
Ba bai, hotz handia dagoela ematen du, baina hori zer da Euskal Herriko mutilentzako? Banatu dituzue logelak?Nork erabiliko du matrimonio ohea??
Beno seriotuko naiz.Blogarena konponduko dut, pazientzia izan...(egia esan ez dakit zer demontre gertatzen den). Gmaileko kontuaekin baimenak eman dizkizuet, baina,..
Ondo ibili


2013/03/13

Heldu gara azkenean!! Hemen hotz handia eta elurra egiten du. Internetekin arazoak izan ostean lortu dut zerbait idaztea. Jakingo duzue gure berri aurrerago!
Iepa,
Begiratu duzue eguraldia?, asteburuan eguzki ederra baina -10º eta -13º aurreikusten dira.
Izan untsa

2013/03/12

Amaia, hegaldiaren ordua txarto dago, 7:40-an da eta aireportuan 6:00 egon behar gara, aireportua ordu horretan zabaltzen dutelako.
Aupa mutilak, ondo pasa Polonia aldetik