2013/04/30

Kaixo,
Urkoren argazkia lanean ikusi dugu, eta Iñakirena ere bai. Noizko Ander eta Jokinenak?? Horretaz aparte, etxekoa, turismoa egiten...honelakoak ere jarri ahal dituzue. Laguntza estekan azalduta duzue zelan igo bideo txiki bat (diot,ejem, honela ez duzuelako youtuben jarri behar,...)
Bestalde, azkenengo berriak direla eta, posta "pertsonala" bidali dizuet eta bertan azalduko zaizue zuek betetako paperetan  falta dena edota txarto dagoena. Gogoratu nahi dizuet continuous evaluation instruktoreari pasatuta egon behar dela..
Blog honen helburua ez da nik zuei bronka botatzeko, baizik eta zuen berri izateko modu bat, eta komunikazioa ohikoa izan beharko litzateke,.. Jarri pilak eta, facebook edo erabili beharrean, gurekin hitz egin maizago.
Laster arte

2013/04/24

Aupa:
denbora aurrera doa eta lanean ez dut gauza handirik egin, momentuz gehiena SMD soldatzea izan da.
Argazkian ikusten den bezala plaka batzuk ere desoldatu ditut eta gaur eskema bat egiten hasi naiz, baina hau da momentuz egin dudana, daramadan denborarako gutxitxo nik uste.

2013/04/23

Egun on danori!
Zelan zaudete? Ondo espero... Batzuen berriak  eskasak dira eta!
Komentatu nizuenez, paperak eskatzen nabil. Gogoratu dagoeneko instruktoreak "Continuous evaluation"  bete egin behar izan duela. Bidaliko didazue horren kopia?
Bestaldetik (badakit astuna naizela, baina ezagutzen nauzue,jeje...) berriro ere eskatu nahi dizuet zuen argazkiren bat ( lanean ari zaretela, baina ere bai bestelakorik). Eta bloggean idaztea noizbehinka??
Beno gaurko nahiko da. Zintzo ibili.

2013/04/18

Kaixo denoi,
Zelan gabiz? Espero ondo, batzuen berririk ez baitaukat. Ez dut uste hainbeste kostatzen duenik...
En fin, betikoa, gauzak eskatu behar dizkizuet; Urkok zerbait bidali dit, baina bakoitzak posta elektronikoaz ondorengoa bidali behar dit:
- Students personal information.doc
- Lan arloak_english.doc
- Description of the task.doc;
- Continuous evaluation.doc
Praktikak gainditu ahal izateko: Bete beharreko dokumentazioa bidali behar didazue dagoeneko, nik kontrolpean izateko. Horrez gain, Iurretara bueltatutakoan dokumentazio dana ekarri behar didazue beharrezko zigilu eta sinadurekin. Astelehenera gehienez jota (apirilaren 22)
Beno,horrez gain gogoratu ere, bloggean idazten (hor daukazue Tomas zuzendariaren bi sarrera;zuen erantzunaren zain dago...Titulua lortu nahi baduzue, badakizue..) eta lanpostuan argazki bat  edo bi atera bakoitza, eta niri bidali.
Zuen gelakideak barikuan egon ziren eskolan; orokorrean, pozik daude eta goraintziak bidaltzen dizkizuete.
Hurrengoan gehiago.
Zintzoak izan, ondo pasatu eta asko ikasi!

2013/04/08

Kaixo denoi,
Oporretatik bueltan! Zuek berriz hain urrun...
Beno, garbigailua badaukazuela enteratu naiz. Hobeto??
Guztiak enpresetan hasi zarete eta ez daukat informaziorik,...badakizue, bakoitzak idatzi behar dit bere lehenengo inpresioak kontatzen (Elektronika bloggean kontatu). Horretaz aparte, ez ahaztu lehenengo egunetan enpresetan bi paper bete behar dituzuela:
-STUDENTS PERSONAL INFORMATION.doc
- Lan_Arloak_english.doc
Aldi berean, DESCRIPTION OF THE TASK dokumentuan idatzi behar duzue egunero egiten duzuena ( Ez ahaztu lehenengo egunetan agertu behar dela seguritatekoa). Dokumentuak Elektronika bloggean dauzkazue, dokumentazioa Google drive atalean.
Beteta dituzuenean Zinbratik bidaltzen dizkidazue eta komentatuko dizuet.
Ondo segi.

2013/04/03

hirugarren astea

Igaro da hirugarren astea eta etxeko batek gaur izan du enpresaren presentzioa...
Asteburu honetan Krakovian egon gara eta Auschwitz bisitatzeko aprobetzatu dugu. Esperientzia oso polita izan da eta Poloniara etorri eskero egin beharrekoa! Hori bai, etortzeko asmoa izatekotan, udan etorri, gaur egun guztia elurpean eman baitugu.
Besterik gabe hurrengo asterarte, emen usten dizuet argazki bat: