2014/05/24

Kaixo azkenego egunak dira Wroclaw aldetik. Unibertsitatean amaituta iadanik, emen usten dizuet egidanko lanen argazki batzuk:








2014/05/20

Azken egunak

Kaixo danori!
Azken egunak dira ta sentimendu gazi-goxoak ditugu, alde batetik etxera heldu ta senide ta lagunak ikusteko irrikitan gaudelako ta bestetik esperientzi ahaztezin hau bukatzen delako.

Besterik barik, hemen daukazue Xabi eta biok orain arte egon garen enpresaren kanpoaldeko argazki bat.


2014/05/16

Kaixo,
Laster etxera bueltatu behar zarete, eta gogoratu nahi dizuet ekarri behar dituzuen paperak :

- Continuous evaluation*
- Students personal information
- Lan Arloak fitxa.*
- Ikasleen jardueren jarraipen fitxa*
- Instruktorearen inkesta (azkenengo astean pasatu)
- Final Evaluation (azkenengo astean pasatu) *
*Instruktoreak sinatuta, eta enpresako zigiluaz.
Gogoratu, Ikasleen jardueren jarraipen fitxan instruktoreek sinatutako praktika guztiak agertu behar direla, eta ordu kopuru osoa 360 ordu dela.
Ondo ibili
Amaia

2014/05/10

Kaixo danori, egunak aurrera doaz eta iadanik laneko aste bi geratzen zaigu bakarrik. Aste bi hauetan, bi gauza desberdin egin behar ditut unibertsitatean, lehengoan, plaka bat diseinatu bere osagai guztiekin, plakaren izena MP108 da. Nik sortu behar ditut liburutegiak eta gauza guztiak, ez da erreza baina ez naiz kejatzen. Eta bigarren astean, lehengo egunetan eginiko elikatze iturriaren plakak muntatu behar ditut bere kaxa egokian eta funtzionatzea eragin. Lana badaukat aurretik eta gustatzen zaidan lana. Beste alde batetik datorren asteburuan beharbada Pragara joango gara baina ez dakit zihur. Eta hori da dana momentuz, ondo ibili eta bueltarate.