2017/05/14

Gitarowy Rekord Guinnessa!

Hona hemen urtero Wroclaw-en ospatzen den ekitaldi oso interesgarri bat; udaletxeko plazan elkartzen dira ahalik eta jende gehien, bakoitzak gitarra batekin, abesti bat danok batera jotzeko, eta munduko Guinness World Record-a lortzen dute! Benetan zoragarria. Aldi berean kontzertu pila organiztzen dituzte hiritik zehar, eta artista ugari ikusi daitezke kaletik euren artea eskaintzen.

The Tukan Module

NEXWELL Engineering enpresan sistema domotikoak garatzen ditugu, haietako bat "Tukan" modulua da. Modulu honek sistemaren garuna dela esan daiteke; dena kudeatzen du. Sarrera eta irteera batzuk ditu, eta bezeroak erabakitzen du zertarako izango diren (argiak, elektrodomestikoak, pertsianak...). Nik egin dudana konektoreak soldatu, zirkuitua estalkian muntatu, ondo dagoela baieztatu, erreferentziak itsatsi eta enpaketatu izan da.

2017/04/23

Wieliczka Salt Mines

Krakow-eko bidaia aprobetxatuz Wieliczka-ko gatz minak bisitatu nituen. Benetan zoragarriak dira, lurpean 200m-tara iristen dira, eta bertan galeria, eskultura eta kapilla ugari daude. Mina honen esplotazioa orain dela 700 urte hasi zuten.






Krakow

Pasaden astean Krakow-en egon nintzen, benetan hiri polita eta ikusgarria. Hona hemen katedralaren argazki bat.


Food Food!

-Hona hemen Poloniako hainbat janari tipikoenak-



Pierogiak:
Enpanadilla bezalakoak dira, eta saltsa desberdinekin batera jan daitezke. Mota askotakoak daude, baina tipikoenak haragizkoak edo gaztaiakoak dira.



Placki Ziemniaczane:
Patata, tipula eta espeziekin eginiko tortilla antzerakoa da. Hainbat saltsa desberdinekin jan daiteke.






Zapiekanki:
Panini bezalakoak dira. Mota askotakoak aurkitu daitezke, baina tipikoenak haragi eta gaztaiakoak dira, barazki anitzekin eta barakatz saltsarekin.







Sopak:
Oso tipikoak dira ere. Normalean bazkaria baino lehen jaten dira, eta mota askotakoak aurkitu daitezke; oilasko sopa, fideoekin, pierogiekin, barazkikoak, gaztai-kremakoak...

2017/04/05

Tour across Wroclaw.

Lehenengo astean, "tour" bat hiritik zehar eskaini ziguten, ezaugarri eta leku garrantzitzu eta ikusgarrienak ezagutzeko. Hurengo tokiak ezagutu genituen, besteak beste:

-Bertoko etxe eta eraikin tipikoak-



-Panorama museoa-


Oso toki interesante eta ikusgarria. Obra honek pintura eta errealitatea nahasten ditu; 
lehenengo planoak benetazko objektuak dira, eta atzekoak, berriz, pintura. Antzinako 
gudak eta borrokak kontatzen ditu.


-Biarren Gerra Mundialaren aroko jaurtiketen zuloak fatxadetan-



-Wroclaw-ko Maiteminduen Zubia-


Paris-en bezala, "Maiteminduen zubi" bat dute, non bikoteak giltzarrapo
bat jartzen dute euren maitasunaren ohorez.



2017/03/24

NEXWELL Engineering





Hona hemen non praktikak egingo ditudan enpresa. Bertan etxeak domotizatzeko sistemak garatzen dira, haibat gailu desberdin dituzte, eta aste hontan horrek garatzen aritu naiz. Konektoreak soldatu dizkiet plakei eta gero estalkian fijatu ditut.
Jarraian ikusi dezakezue haietako gailuen batzuk.

2017/03/10

Cześć Poland!

Bi astetxo daramat Wroclaw hiri zoragarrian. Kolorez eta postazunez beteriko lekua, jende alaiarekin. Lehenengo egunetik era ezinhobean tratatu naute, sarritan galdetuz zeozer falta badan etxean eta ea kezkaren bat badekogun, beraz, poz-pozik hasi dut hiru hilabeteko abentura hau!
Hona hemen hiriko argazkitxoren bat...

Udaletxea (City Hall) atzekaldetik.
 Udaletxea (City Hall) aurreko aldetik.