2015/05/26

Azkenengo astea Nexwell-en!

beno askenengo astea wroclaw-en! jada lagun asko joan dira eta hurrengoak Gotzon eta biok izango gara! berriro gure etxera bueltatzekoa gogoak izan arren badakigu gure bizitzaren zati bat hemen geratuko dala, 3 hilabeteak emozioz eta esperientziaz beteta egon dira eta ahaztezinak izango dira!

Esan beharra dago sorte handia izan dudala, bai etxekideekin, baita enpresarekin eta Agur esatea ez da erreza izango! Izan ere gaur nere instruktorea hordu bete gehiago geratzea eskatu izan dit emergentzia bat zela eta... baina uste dut beretzat Agur esateko modu bat zela... joango zara bai... baina gutaz akordatuko zara!!
eta horrela izango da bai! momentu itzelak bizi ditut lantokian eta asko asko asko ikasi izan dut!
hona hemen atzoko argazki bat! erresistentzia batzuk soldatzen!

2015/04/27

Ojcowoski-ko parke naturala eta Ogrodzienieko Gaztelua!

beno ain beste garagardo ostean gorputza ber-oxigenatzeko Ojcowoski-ko parke naturalera joan giñen domekan, beraz wroclaw-en kotxe bi alokatu eta bertara joan ginen 9 lagun!
esan beharra dago ia 3 hordu irauten duela bidaia kotxez!
 ona hemen argazki batzuk:



lehenengo mutilak gure kotxian!!





Parke naturala!



hemen talde osoa!





bidean zehar......







Parke naturalaren zati txiki bat ikusita, Ogrodzienieko gaztelura abiatu ginen!













benetan leku zoragarria!

PD: bizirik gaude, ikusten den bezela! = D

2015/04/21

Tartar


Imagina ezazue hiri zentroan zaudela, gose askorekin, eta bapatean kartel batean agertzen da:

4 zl - Piwo
8 zl - Tartar

edo berdina dena, garagarrdoa euro bat eta Tar tar bi euro.
zer egiten duzu? tira barrura, taberna nahiko itxura ona du, ez za kesatzen eta barrara zoaz

-jeden piwo i jeden Tartar
-12zl
-prosze
-dziekuje barzo!

itxaroten duzu zure litro erdiko kañarekin eta bapatean, ateratzen dizute plater bat, karne pikatua eta bere gañean arrautz batekin...... baina sukaldatu barik!! dena hotza eta sukaldatu barik!!

kriston begirada botatzen diozu tabernariari.. ze coño da hau! pentsatzen duzu... baina bueno behintzat daztatuko dut...

lehenengo koilarakada, itzelezko sentzazio arraroa janaria ahoan daukazunean.. dena bigunegia alegia... baina lehenengo koilarakadarekin bukatzen duzunean zure gorputzak hurrengo bat eskatzen dizu, los simpsonseko TOMACO agertzen den kapitulo horretan bezala.

Askenean  kristona dagoela esan behar duzu beste bat eskatzen duzun bitartean!


hona hemen argazki bat:

smacznego!


2015/03/31

Nexwell engineering!


beno ia 3 aste daramatzadaz jada empresan lan egiten eta oso gustora nago! esan beharra dago aspertzeko denborarik ez dudala izan, baina nahiz eta oso lanpetuta ibili, ez dut lan berdina birritan egin!
lanen artean adibidez, pcb-etan osagaiak soldatzea, smd-ak soldatu, through hole osagaiak smd bihurtu,

modulu honetan adibidez, releen zokaloak soldatu, releak jarri, erresistentziak, eta zokalo gustiak soldatu egin ditut, baita ere cablea grimpatu, konexioak egin eta goikaldeko led eta switchak soldatu ditut ere, horrez gain argazkia atera ostean distantziak jarri izan ditut eta bere kutxan torlojuekin finkatu dut askenengo itxura emanez. 


esan behara dago oso gustora nagoela eta espero dudala horrela jarraitzea!!

2015/03/07

dzień dobry!


beno! atzo ailegatu ginen Poloniara! leku zoragarria! atzo buelta handi bat eman genuen Wroclaw hiritik zehar, leku tipikoak bisitatzen.
hemen cityCenter-eko argazkitxo bat.

 Etxea oso ondo dago eta etxekideak (beintzat ezagutu ditudanak) oso jatorrak dira. Putada handixena, nire etxea zentrutik ia 8 kilometrora dagoela,

Espero dot esperientzia ona izatea eta gustora ibiltzea! Orain dutxatxo bat eman ondoren turismo apur bat egitera joango naiz ea zer eskutatzen duen Wroclaw hiriak!

Opari moduan, Gotzon eta biok hegazkinean aurkitu genuen sorpresaren argazkitxo bat lagatzen dizuet: 


  do tej pory!


   

2015/02/27

kaixo! amaiak esan duen bezala, blog honetan  nere lehenengo sarrera egiteko ordua heldu zait!
ensaio bat danez, ez  naiz nere bisitza kontazen hasiko, beraz bakarrik esatea urduri nauela eta hurrengo astean hordu onetan alemanian egongo nazela, poloniara bidaliko nauen hegazkina itxaroten.