2017/05/14

Gitarowy Rekord Guinnessa!

Hona hemen urtero Wroclaw-en ospatzen den ekitaldi oso interesgarri bat; udaletxeko plazan elkartzen dira ahalik eta jende gehien, bakoitzak gitarra batekin, abesti bat danok batera jotzeko, eta munduko Guinness World Record-a lortzen dute! Benetan zoragarria. Aldi berean kontzertu pila organiztzen dituzte hiritik zehar, eta artista ugari ikusi daitezke kaletik euren artea eskaintzen.

The Tukan Module

NEXWELL Engineering enpresan sistema domotikoak garatzen ditugu, haietako bat "Tukan" modulua da. Modulu honek sistemaren garuna dela esan daiteke; dena kudeatzen du. Sarrera eta irteera batzuk ditu, eta bezeroak erabakitzen du zertarako izango diren (argiak, elektrodomestikoak, pertsianak...). Nik egin dudana konektoreak soldatu, zirkuitua estalkian muntatu, ondo dagoela baieztatu, erreferentziak itsatsi eta enpaketatu izan da.