2014/04/30

Kaixo, egunon.
Zereginen baten zai nagoen bitartean zerbait idaztea erabaki dut denbora aprobetsatzeko. Hemen beti bezala "rimo caribeño", espero dut asko ez luzatzea.
Azkenik badaukagu garbigailua, atzo iluntzean ekarri ziguten. Fundamentu gutxi daukate guztiek. Beldur naiz etxera itzultzean hauen ritmoarekin joango ote naizen.
Beno asteburu luze hontan mutilak mendietara doaz. Ni berriz asfaltukoa naizenez eta Pragarako garraiorik aurkitu ez dudanez, Berlinera itzuliko naiz beste lagun talde batekin. Izugarri guztatu zitzaidan hiria eta gauza asko ikusi gabe geratu nintzen, beraz, bigarren aukera hau topera aprobetsatzeko asmoarekin noa.
Denbora aurrera doa eta hilabete eskas geratzen zaigu itzultzeko, beraz laister ikusiko dugu elkar.
Ez daukagu zuen berririk, animatu eta kontatu zerbait!
Agur bero bat guztioi.

2014/04/28

Aste santua

Kaixo denoi, pasadan astean, aste santuko rgun opor egun bat asteburuarekin batzeko aukera izan genuelez, Berlinera joatea erabaki genuen 9 lagunek. Bidaia autobusez 4 ordu eta gutxikoa izan genuen, eta bertan nahiz ta 3 egun baino ez ginen egon hainbat gauza ikusteko aukera izan genuen, nahiz eta hiria hain handia izanik gauza asko utzi genuen ikusteko. Besterik barik, hemen argazki bat duzue gure bidaiaren laburpenaren seinale. 
Ondo izan! 

Kaixo, azkenengo hilean sartuta gaude dagoeneko eta denbora aurrera doa konturatu gabe. Lehehengo asteburua igaro dugu etxe berrian eta nahiko ondo dago, zentrutik hurrun baina bestea baino askoz handiagoa da. Lanean oso gustura jarraitzen dut, nahiko gogor eta fin haritzen naiz. Asteburu honetan Sako Panera goaz, alkilerrezko kotxeeak hartuta. Berlin, krakobia bistitatuta daukagu dagoeneko eta Praga da falta zaigun azkenengo lekua bisita egiteko. Oso gustura gaude amendik eta denbora gehiago egotea ez zen ideia txarra izango. Beno ba gorantziak danori eta ondo ibili. Ensegida iurreta aldetik egongo gara.

2014/04/27

ieup!

Pisu berrian gaude Amaiak esan duen bezala. Bestearen bikoitza da baina gaizki kokatuta dago garraio publikoekiko eta sukaldeak 3metro karratu inguru ditu baina egongelan futbolera ere joka daiteke.
Lanean ere gustora gaude baina normalean beti berdinean aritzen gara eta orain daukagun arazo bakarra normalean batzen diguten lekua urruti daukagula da eta iristea pixkat zail daukagula.
Hauek berlinera joan dira zubian eta ni ordea, berriz ere, krakobiara joan naiz gatzezko mehategiak ikustera. Oso leku harrigarria iruditu zait naiz eta inglesez egin interpreteak (maketoz ekainetik azarorarte baino ez zegoen). datorren aste honetan ere jai eguna dugu polonian eta Zakopaneko mendietara joango gara krakobian autoak alokatuz (kontatuko dizuegu ea zelan orain interneta bikain ari da etxe berian eta).

ongi izan!!

2014/04/25


Egunon danori.

Azkenik ostirala!! Ez dakizue zein luze egiten zaizkidan egunak. Herrialde honetan beste ritmo batera lan egiten dute. Denbora asko pasatzen dut zereginik gabe eta lan eske joanez gero itxaroteko esaten didate. Hauek ez dakite zer den estresa.
Hala ere ezin nahiteke kexatu, praktiketako euskaldun gehienak ni baino egoera txarragoan baitaude.
Mutilak ez dira alboko etxean bizi iada. Atzo beste pisu batera eraman zituzten, jabeak pisua saldu duela eta. Egoera guztiz lotsagarria. Hau dela eta, ni garbigailurik gabe geratu naiz. Gaur geratzekotan gaude Avivakoekin erantzun bat jasoko dugulakoan. Seguruenik gu ere etxez aldatuko gaituzte.
Bueno, ez da dena txarra, ez pentsa. Orainarte ez gara batere gaizki ibili. Asteburua Berlinen pasa dugu guztiok batera eta kasualitatez Jenirekin topo egin genuen. Hura gu baino hobeto dabil, ezin daiteke Berlin Wroclawrekin konparatu.
Besterik gabe agurtzen zaituztet. Kontatuko dizuet zer gertatzen den etxebizitzaren asuntoarekin.
Ondo segi ta lasterarte.

2014/04/17

Kaixo denoi.

Hemen nabil kable eta konektore artean zoratu beharrean.
Lehenengo bi asteetan ingeniaritza taldearekin batera modelo berri eta berezi xamar baten instalazio elektrikoaren mutaketa egiten aritu nintzen. Hona hemen argazkiak:



    Alemaniatik egin dute ibilgailu hauen eskaria. Hiri handietarako egokia dela diote kotxea aparkatzeko arazoak egoten bait dira. GiGi bat izanez gero, autoa hirigunetik kanpo aparka desakezu eta etxera scooter batean gerturatu. Lanera joateko orduan, etxetik kotxera GiGi gainean joan zaitezke eta maleteroan sartu berriro erabili beharra izan arte.



 Zelako zatarra ezta?


Beno ba muntaia bukatu genuenetik proiektu batean sartuta nago. Gainontzeko scooter guztientzako wire harness berbera izatea da ingeniaritza taldearen meta berria eta ni hortan laguntzen nabil. Egia esan idazkari bat bezala sentitzen naiz askotan. Simulazio programa berri batekin egiten dut lan, Altium izenekoa eta bertan kableatu guztia marrazten nabil. Proteusen nahiko antzekoa da, beraz ez zait oso zaila iruditzen.

Ez pentsa Govecs-en egiten ditugun motor guztiak GiGi-a bezain itsusiak direnik.



     

2014/04/11

Hauek dira unibertsitatean egiten ditudan plaka batzuk.

2014/04/03

Ez daukagu wifirik, zentro komerzialean nago, idatzi ahal izateko.