2014/04/30

Kaixo, egunon.
Zereginen baten zai nagoen bitartean zerbait idaztea erabaki dut denbora aprobetsatzeko. Hemen beti bezala "rimo caribeño", espero dut asko ez luzatzea.
Azkenik badaukagu garbigailua, atzo iluntzean ekarri ziguten. Fundamentu gutxi daukate guztiek. Beldur naiz etxera itzultzean hauen ritmoarekin joango ote naizen.
Beno asteburu luze hontan mutilak mendietara doaz. Ni berriz asfaltukoa naizenez eta Pragarako garraiorik aurkitu ez dudanez, Berlinera itzuliko naiz beste lagun talde batekin. Izugarri guztatu zitzaidan hiria eta gauza asko ikusi gabe geratu nintzen, beraz, bigarren aukera hau topera aprobetsatzeko asmoarekin noa.
Denbora aurrera doa eta hilabete eskas geratzen zaigu itzultzeko, beraz laister ikusiko dugu elkar.
Ez daukagu zuen berririk, animatu eta kontatu zerbait!
Agur bero bat guztioi.

2 comentarios:

  1. Kaixo Amaia, blog hau zuek idaztekoa da, ez guk... Enpresan orduan ondo? Zertan zara orain? Pozten naz garbigailua badaukazulako, lehenago esanez gero,.. baina nik horren berri ez neukan. Beno disfrutatu asteburuan, eta eskegi Berlineko argazkiren bat.
    Laster arte
    Amaia

    ResponderEliminar
  2. Garbigailuarena ostiralean aipatu nizuen, baina lasai, ni ez naiz umea eta ondo moldatzen naiz arazoak gainditzeko orduan. Hala ere mila esker arduragaitik.
    Enpresari dagokionez gehiago espero nuen, baina beste gainontzekoen egoerarekin konparatuta oso ondo nago. Gaur elektronikari buruzko liburu batzuk ikustatzen nabil ingeleraz, ez bait daukate niretzako lanik.
    Eta ez haserretu zerbait idazteko eskatu dizuedalako. Izugarri botatzen zaituzten faltzan guztioi eta zuen berri jakiteak pozten nauelako egin dizuet eskaria. Hiru hile hain urrun egotea ez da batere erraza momentu askotan.

    ResponderEliminar