2013/06/03

Kaixo denoi!
Dagoeneko zuen azkeneko astea Polonian heldu da, eta seguru nago esperientzia hau ez duzuela inoiz ahaztuko. Hala ere, etxera bueltatzeko gogoak izango dituzue, ezta?
Beno, azkenengo egunak aprobetxatu, eta nire partez, pare bat gauza:
- Paper guztiak ondo beteta ekarri.
- Enpresetan ondo geratu jendearekin, euskaldunon irudia ea ondo eusten duzuen.
- Barikuan, goizeko 11tan, eskolan egon behar zarete paperekin. Diploma banaketa ekitaldia egongo da. Derrigorrezkoa da etortzea.
Laster arte


2013/05/28

Gdansk

Asteburu honetan Gdansk-era joan gara kotxe bat alokatu hostean.
Bidaia barikuko 14:00-etan hasi genuen:

Bidaia luzea geneukan aurretik eta gainera helmugara iritzi baino 50Km lehenago kotxeak matxura izan zuen, autopista erdian kotxea indar barik geratu zen eta azeleragailua zakatzean ez zuen erantzuten. Horren hostean konturatu ginen gasolina oso gutxi zuela. Apurka apurka lortu genuen gasolindegi batera eltzea lortu genuen, bidean beste behin geratu beharrez, baina, lortu genuen herrira heltzea eta lo egiteko toki baten bila joan ginen, hondartzararte joan eta kotxean egin genuen lo. Goizeko 4:00-etarako argia zegoen eta hondartzatik buelta bat eman genuen, ambar pixkat topatzeko esperantzarekin, baina ez genuen sorterik izan.

Gosaldu ostean Gdansk-eko aireportura joan ginen, kotxea aldatzera eta ordubete itzaroten egon ostean herria bisitatu genuen
Denbora asko izan genuenez, bazkalordurako dena ikusita geneukan eta kostaldea jarraituz iparralderantz joatea erabaki genuen, eta hainbat tokitan geratu hondoren Hel-era eldu ginen.
Gaua bertan igaro eta gero inguruko hondartzak ikusi genituen eta Wroclaw-rantz bueltatzea erabaki genuen, baina bidean Poznan-en geldituz.

Poznanera bazkalordurako heldu ginen eta bazkaldu ostean herria bisitatu genuen, bertatik egon ginen 19:30-ak arte eta etxerantz bueltatu ginen.


2013/05/21

Arranopola! ez dakit zela demontre sartu nazen perkal honetan: Barikuen krakowra

Dirudienez asteburu honetan , krakobiara noa unibertsitatekoekin, Biologia falkultatea eta Mikroelektronika eta fotonika  fakultateak batera.
Antza hainbat konferentzia eta ekintza antolatu dabez.

Gonbidatu zidaten eta biologiakoek Amazoniari buruzko presentazino laburra eittie eskatu zidaten, ni mosololez baietz esan, aurretik nik eman dezakedan ikuspuntua soilik soziokulturala izan daitekeela ohartu nien, nik biologiaz tutikbeztakit eta.
Halan dabe baietz itteko esaoztie , bff ta ingelesez kriston PERKALAAAA. aunke bueno hori kendute krakow en hainbat juerga bota klasekuekin ta risas.

So, gaur martitzena ta powerpointa itten hasi bez, ¿quien me manda meterme en estos berenjenales? baine bueno barre batzuk fijo. It will be something like:
Once upon a time when the catholic church arrived to southern america, ta hortik aurrera despotrikau jajaja.


Ikasliek eta irakasliek bereizteko zailtasun ikaragarrixe!! TAKIEN POTIEN (jojo) konfundiduten naz kontextu enbarazosuek sortuz, baine risas.

Amaia: gaur atsaldien in gauzpaperak ok? eta esan Mr Jon Odiagari be blogien idazteko jajajaja


PD Gaurko Ondorioa : La moral de Disney  ha contribuido a la estupidizacion de occidente.

2013/05/20

Kaixo guztioi:
Igaro da beste asteburu bat eta geroz eta gutziago falta da bueltarako.
Ostiral honetan bertako lagun baten urtebetetzea ospatu genuen, eta igartzen da sukaldaritza ikasitako jendea dagoela

 Argazki honetan okela pikaua eta pata frijituak gertatzen ari gara.
Argazki honetan perretxikoak gertu daude.












bukatzeko aurretik egin genuen guztia fajita batean sartu genuen eta ondoko hau da emaitza.











Egia esateko itzela zegoen!!
Egun on!
 Egutegian jarri dizuet enpresan noiz pasatu behar dituzuen "Final Evaluation" eta  "Satisafaction Instructor" paperak . Kontutan izan, zigilua eta sinadura paper guztietan agertu behar direla.
Jokin oso lanpetuta dagoela antzematen da, sarritan bere laneko proiektuak ikusteko aukera dugulako blogean, baina zer gertatu zaizue besteoi? Galdu egin zarete? Ea animatzen zareten eta zerbait kontatzen diguzuen! Ondo ibili

2013/05/19

JokinFresagailua: Perkal bat programatzeko laguntzaaa beharra!!!!!


Epa ea sugerentzian bat dekozuen honetako

Iokin-fresagailuaren Intrukzioen PC-PIC-PC transmisioa bukatu dot,, iada guztiz lotu ditut VB eta PIC eta ondo dijoa  (aurreko sarreran duzue funtzionamendu eskema nagusia)

Orain helburua bmp zuri belz batetik dagokizkion instrukzioak eratzea da, horretarako, eta nola ez, Visual basik erabili dut.

Irudi bat kargatu eta pixel-naka analizatzen duen "for" baten bidez dagokion algoritmo logikoaz instrukzio egokia sortzen duen programa bat ein dot, eta ondo dijoa, hala ere hainbat desabantaila ditu, eta hauek konpontzeko zeuon laguntza edo ideian bat biot!!
Hemen duzue adibide bat visual basic en, exekutagarria, eta sourcekodeak

irudi honek argituko zaitu!



Desabantaila nagusiak


  • -Analisia egiteko denbora gehiegi (20.000 bit, 4 minutu gutxi gora behera) 

  • - Lerroka eta ezkerretik eskumara aztertuko du irudia, beraz inprimagailu baten bezala ezkerretik eskumara eta lerroka bidaliko ditu instrukzioak   


(eta plantxa osoa errekorrituko du beti, nahiz eta ezkerrean goitik beherako lerro bat bakarrik egon!! (hori da desabantailarik txarrena))

irudi honek hobe azalduko!



Adibidez:
Kontuan izanda pixel baltzak 1 balioa eta zuriak 0 balioa dutela

Lerro hau irakurrita:

110000011

lerro hauek "pre"konpilatuko lituzke

 move,z,right,k1,then         Z pintxar
 move,x,right,k2,then        X eskuma 2
 move,z,left,k1,then        Z despintxar 
 move,x,right,k5,then        X eskuma 5
 move,z,right,k1,then         Z pintxar
 move,x,right,k2,then        X eskuma 2
 move,z,left,k1,then Z despintxar 

instrukzio bakoitzak pic ean 6 byte okupatuko ditu eta bufferrak betealdi bakoitzeko 320 bat gorde ditzake
programa bateko instrukzio kopurua irudiaren konplexitasunaren araberakoa izago da.



  • -Aurreko hau esanda bufferraren memoria behin baino geihiago utzitu eta bete beharko da, prosezua motelduz. Egokiena, pikak kanpo memoria bat erabiltzea litzateke baina hori barik funtzionatu dezake, beraz lehenengo beste kontuek konpodukododaz.

Laguntza beharra: 

Irudi monokromo bat  analizatzeko era azkarrago bat beharko nuke, lerroz lerro ioan beharrean, irudian dauden, marrak BAKARRIK antzemateko gai den algoritmo, programa, proposamen, edo fluxu diagrama bat behar dut! aldoztezue lagundu?



ala ondo segiii


2013/05/16

Gabon guztioi:
Dagoeneko 3 aste besterik ez zaizkigu geratzen eta aspaldiko partez patata tortila afaldu dugu, argazkia igoko nuke, baina, ateratzeko denbora izan baino lehen bukatuta zegoen, ona zegoen seinale. Hurrengo bazkari edo afari bereziren bat dugunean, ahaleginduko naiz argazkia ateratzen dena bukatu aurretik.
Gabon eta hurrengorarte.

2013/05/10

MAX232 ak erabilera anitz


Helburua, erloju analogiko baten motorrarentzako driver bat sortzea da, horretarako, ziklo erdi +9v eta beste ziklo erdian
-9v ko tentsioak dituen uhin karratu bat sartu behar zaio.

Harilkatu bakarra edo pare bat duen pausuz pausuko motorea dela uste dut, honek, 6º ko pausua du, beraz 60 pausutan egingo
luke bira osoa, hain zuzen ere ordu batek dituen minutu kopurua.

Motore honek bere borneen arteko tentsioaren egoera aldaketan eragingo dio errotorari. Hau da +9tik  -9ra trantsizioan
(eta alderantziz ere) erloju analogikoak minutu bat gehituko luke minutuen orratza +1 eskumara mugiduz.

Aurretik eginda zegoen "Erloju-kontroladorea0", kontagailu batzuen bidez,   RLCX (bai, X!) osziladore batek sortzen duen uhina
zatituz errele baten harilkatua eragiten, edo ez eragiten, kontrolatzen zen.

Nire ustez diseinu honen arazoa, hainbat tentsio eman ahal dituen elikatze iturri "konplexu" baten beharra dela da.
+9v, -9v, +5v logikarentzako eta +12v errelearentzako.

Honek dakartzan erreguladore eta kondentsadoreekin batera, bf kristona lirateke ta oso txarra naz analogikan jajaja.

Beraz MAX232a erabiltza okurriduaten eta erabiliko den korronteari buruzko hainbat zalantza argitu ta gero
, teorikoki posiblea zela "Charge Pump" delako edozein zirkuito bati ezker, MAX232 horretarako aproposa! ...

Soldiatu eta gero primeran joan da!
Kontuan hartu behar da  MAX232 aren

bi kanalak gehituta eman ahal duen korronte maximoa  120mA koa dela. Baina kasu honetan erlojuaren motoreak eskatzen duen korrontea 20mA koa da gutxi gora behera.


Testuganeko irudian, erabilitako oinarrizko hardwarearen  eskema. Goian, orain arte erabilitakoa, eta behean berria, "hopespena".Hardwarearen aldetik askoz ere merkeagoa.
Eta, teorian, zehatzagoa.


Eskumako irudiak, erlojuak, funtzionatzeko, jaso beharko duen uhina azaltzen du. 0,0083HZ ko uhin batek minutu bakoitzeko egoera aldaketa bat sortuko du.

Nota: Ordua aldatzeko segunduetan egingo dira egoera aldaketak hau da, 0.5HZko uhina izango da, baina orrek ez du garrantzirik.




Sarrera honetan garrantzia, ezkerreko zirkuito honi eman nahi nion, erabilera kopuru ikaragarri dituen "Charge Pump" sistema honen berri izan
dut eta berarekin jolasteko aukera izaten ari naiz eta oso interesgarria iruditzen zait

2013/05/09

AVR vs PIC?


Kaixo, bueno ba programa berrixek erabiltzen ari naz

Eagle 5 <- Proteus bezalakoa ezdakit hobiawe edo txarrawe dan, ondino eztot erabilerien asko sakondu, (baten bez jaja)

AVR studio <- Hau Atmega konpiladorie,

 Atmega kriston perkala da...
programetako lehen lana bidalioztie Atmegan,

Erloju analogiko zahar baten pultsu motorrari minuturo pultsu bat bidali eta ordua aldatzeko, segunduro pultsu bat bidali.

oin dekon sistema, 555 bat eta hari lotuta bi RC zirkuitu hautatzeko , konmutadore baten bidez,  1HZ segunduak aldatzeko eta (1/60)Hz
minutuandako funtzionamendu normalerako.

Nik usteot Atmegen mundue erakustiarren bidalioztiela hori,ze erloju bat txinotan edonoz erosi dezakete
, deputamadre txo, ta pilo bat denbora gauzak niri gauzak erakusten emoten dabe amen danok ikasle zein irakasliek.




txorradabat da "timer interrupt" erabiltzie besterik ez,  baine CCS-gaz 5 minututan
itten dodan gauza bat AVRrn kristona, atzo gabien hasi nintzen ondo beittuten eta bff,
PiC eta Atmegan artien hoberena zein dan be ez dakit batenbeztodalako nahiko sakondu halakoik esateko, baine
CCS-n programatzea simpleago irduitzen zait(oraingoz)...

Alan da be emoten dau AVR ri buruzko literatura pilueta  dawela, horregatik eznau kezkauta, inbiodan la



PARA QUE OS HAGAIS UNA IDEA
kode honek Atmega32 aren D portua piztu eta itzaliko du segunduro

#include <avr/io.h>
#include <util/delay.h>
#define F_CPU 1000000UL

#define DDRD _SFR_IO8(0x11)

#define PORTD _SFR_IO8(0x12)


int main(void) //
{
DDRD=0Xff;

while(1){

PORTD=0;
_delay_ms(1000) ;
PORTD=0xff;
_delay_ms(1000) ;

}}

Parece parecido de lejos, baine gero kompliketan da, erregistruen izenak aldatzen die ta kriston perkala, ta hemen ez da aprezietan be sintxixan kontue

ta nahiz ta jodidu onartzie par de irakasles tenian razon en par de frases mas jajaja

la mitika de "Un pic es un pic, no le intentes meter un "Sistema operativo""

la de "Si no sabes analogica vas a quemar muchos micros" <-- jjjajaja

y la de "kimika asko" <---jajajajajajjajajaja


Ta hori txos txapie eztotzuet satuko (+ jaja) ala agurr

2013/05/07

Azkenean Jokin...Eta zure paperak????
Horien zain nago, ez despistatu hainbeste eta ekin lanari!!!

Kaixoo, ezdakit ze titulu jarri, beraz, eztot jarriko jaja

Fig 1 . Iñax iauna trabesurien ( m boi a llebar una oztia x suvir ezto)


Kaixo peña!(gente, jaj), ba hona berue torri aku iada, nahiz ta batzuk bero ibili aurretik jaja,
 dana oso ondo, oin laborategixe ordenetan gauz, ez ulertu txarto, e ez nau eskakeaute,
klasien bakarrik gerauna ta usteot eskakeau ez dan bakarra nazela, jajaja no im just kidding
jaja

Paperak entregetako ereduek pozik hartu ebezan pisukidiok baine are geixa eruneban sagardo
Fig 2 Ein neban lau kanaleko elikatze iturria 
 botillie ta pernile hemen be irakasliok ta ikasliok pozik hartu eben sagardue, "Basque beer"
delakue... jajaj

Oin atmega programebiot honek bueltauarte asike ala idatzikotzuet beste nonoz




PD: hona hemen argazki batzuk, mesedez ez erabili nik bialtzen dotedaz argazki "konprometituak"
webgunerakoooooo, kopiright txo jaja

A PORCIERTO: En polonia , el paro es mucho mas bajo que en españa y el empleo esta en crecimiento!!!!,
FIg 3 Kanal bateko graetz zubia alderantziz jarri ta kondentsadoriek
BLOW UP ,
 baine dana aldatu ta inorbezan enterau jaja .Imajinetandot Odiaga jaunaren aurpegixe
kagada klasiko honen berri ixetien jajaja. 
en EH nos roban se rien de nosotros y ahi andamos protesta pacifica, comportamiento civico  ¿ze adarjote dok hori? kriston tontolapikuek ga EHn kontu horrentan... es lotsagarri tanto condenar el uso de la fuerza
y el utilizar el adjetivo "democratico" como algo bueno, cuando mirad a donde nos han llevado +30 años
Fig 4 Aprendiendo a programar con el AVR studio +
saltxixas + Redbull + kafe +  mirenjone jaja
 de democracia. No kiero decir que confranco fuera mejor porque no lo se, y no creo, baine dauen egoera jasanezina da, korrupzinue nunnahi, desde ayuntamientos a la  familia real gendie lan barik...  Y tiene mas repercusion lo que diga un personajillo/illa de gran hermano que el mismisimo Her Rajoy die Merkels treuer Hund. A mi esto me parece una verguenza, ¿esa es la sociedad que decide mi futuro? Bueno ya bale que no quiero hacer de esto un fanzine.

A muchos de vosotros os parecera que digo chorradas utopicas(Sobre todo a los que trabajan  para el estado, que tienen "la vida hecha", aunque a ver quien genera vuestra jubilacion ver fig 8. jaja entonces  comenzaran a quejarse los funcis, y dejar de criticarnos.), pero pa los que acabamos este año y las siguientes generaciones esta mas crudo que el copon, con lo cual ESTE COMENTARIO NO ESTA PARA NADA FUERA DE CONTEXTO.


ala ba agurr!!! ta
fig 5 Bertako ikasliek  gauza pilue erakutzioztiez ,
argazki honetan Atmega programatzailea, Usb bidez


fig 6 Makina galanta 

fig 7 Upstairs lab before the ordering. 
Fig 8 Gu, gaztiok, gutxi ga ta  lan barik, ¿ta gure gurasuen jubilazinue nork ordainduko?




2013/05/02

Kaixo guztioi:
Denbora azkar doa eta dagoeneko hilabete inguru bakarrik geratzen zaigu. Lanari dagokionez, hasi naiz gauza desberdinak egiten, estebaterako, eskema pare bat egin ditut.
Bestalde, asteburuak gogorrak izaten ari dira, alde batetik bestera Polonia ezagutuz, aurreko asteburuan, Varsovian egon nintzen, lankideek ez zuela joatea merezi esan arren. Ideia ona izan zelakoan nago, eguraldiak lagunduta, leku itzelak ikusi baigenituen, dena gerra garaiko oroitzapenez beteta, argazkian ikusten den bezala. Argien geratu zitzaidana zera da, Varsovia ikusi nahi izanez gero, asteburu bat baino gehiago behar dela.
 

2013/04/30

Kaixo,
Urkoren argazkia lanean ikusi dugu, eta Iñakirena ere bai. Noizko Ander eta Jokinenak?? Horretaz aparte, etxekoa, turismoa egiten...honelakoak ere jarri ahal dituzue. Laguntza estekan azalduta duzue zelan igo bideo txiki bat (diot,ejem, honela ez duzuelako youtuben jarri behar,...)
Bestalde, azkenengo berriak direla eta, posta "pertsonala" bidali dizuet eta bertan azalduko zaizue zuek betetako paperetan  falta dena edota txarto dagoena. Gogoratu nahi dizuet continuous evaluation instruktoreari pasatuta egon behar dela..
Blog honen helburua ez da nik zuei bronka botatzeko, baizik eta zuen berri izateko modu bat, eta komunikazioa ohikoa izan beharko litzateke,.. Jarri pilak eta, facebook edo erabili beharrean, gurekin hitz egin maizago.
Laster arte

2013/04/24

Aupa:
denbora aurrera doa eta lanean ez dut gauza handirik egin, momentuz gehiena SMD soldatzea izan da.
Argazkian ikusten den bezala plaka batzuk ere desoldatu ditut eta gaur eskema bat egiten hasi naiz, baina hau da momentuz egin dudana, daramadan denborarako gutxitxo nik uste.

2013/04/23

Egun on danori!
Zelan zaudete? Ondo espero... Batzuen berriak  eskasak dira eta!
Komentatu nizuenez, paperak eskatzen nabil. Gogoratu dagoeneko instruktoreak "Continuous evaluation"  bete egin behar izan duela. Bidaliko didazue horren kopia?
Bestaldetik (badakit astuna naizela, baina ezagutzen nauzue,jeje...) berriro ere eskatu nahi dizuet zuen argazkiren bat ( lanean ari zaretela, baina ere bai bestelakorik). Eta bloggean idaztea noizbehinka??
Beno gaurko nahiko da. Zintzo ibili.

2013/04/18

Kaixo denoi,
Zelan gabiz? Espero ondo, batzuen berririk ez baitaukat. Ez dut uste hainbeste kostatzen duenik...
En fin, betikoa, gauzak eskatu behar dizkizuet; Urkok zerbait bidali dit, baina bakoitzak posta elektronikoaz ondorengoa bidali behar dit:
- Students personal information.doc
- Lan arloak_english.doc
- Description of the task.doc;
- Continuous evaluation.doc
Praktikak gainditu ahal izateko: Bete beharreko dokumentazioa bidali behar didazue dagoeneko, nik kontrolpean izateko. Horrez gain, Iurretara bueltatutakoan dokumentazio dana ekarri behar didazue beharrezko zigilu eta sinadurekin. Astelehenera gehienez jota (apirilaren 22)
Beno,horrez gain gogoratu ere, bloggean idazten (hor daukazue Tomas zuzendariaren bi sarrera;zuen erantzunaren zain dago...Titulua lortu nahi baduzue, badakizue..) eta lanpostuan argazki bat  edo bi atera bakoitza, eta niri bidali.
Zuen gelakideak barikuan egon ziren eskolan; orokorrean, pozik daude eta goraintziak bidaltzen dizkizuete.
Hurrengoan gehiago.
Zintzoak izan, ondo pasatu eta asko ikasi!

2013/04/08

Kaixo denoi,
Oporretatik bueltan! Zuek berriz hain urrun...
Beno, garbigailua badaukazuela enteratu naiz. Hobeto??
Guztiak enpresetan hasi zarete eta ez daukat informaziorik,...badakizue, bakoitzak idatzi behar dit bere lehenengo inpresioak kontatzen (Elektronika bloggean kontatu). Horretaz aparte, ez ahaztu lehenengo egunetan enpresetan bi paper bete behar dituzuela:
-STUDENTS PERSONAL INFORMATION.doc
- Lan_Arloak_english.doc
Aldi berean, DESCRIPTION OF THE TASK dokumentuan idatzi behar duzue egunero egiten duzuena ( Ez ahaztu lehenengo egunetan agertu behar dela seguritatekoa). Dokumentuak Elektronika bloggean dauzkazue, dokumentazioa Google drive atalean.
Beteta dituzuenean Zinbratik bidaltzen dizkidazue eta komentatuko dizuet.
Ondo segi.

2013/04/03

hirugarren astea

Igaro da hirugarren astea eta etxeko batek gaur izan du enpresaren presentzioa...
Asteburu honetan Krakovian egon gara eta Auschwitz bisitatzeko aprobetzatu dugu. Esperientzia oso polita izan da eta Poloniara etorri eskero egin beharrekoa! Hori bai, etortzeko asmoa izatekotan, udan etorri, gaur egun guztia elurpean eman baitugu.
Besterik gabe hurrengo asterarte, emen usten dizuet argazki bat:

2013/03/22

Oporretara goaz!! Irabazitako deskantsua daukagu. Zuek datorren astean hasiko zarete enpresetan.  Guk bitartean eskolako kontuetaz ahaztuko gara bi astez.. Jaja...Zuek nahiko ondo pasatzen ari zarete dagoeneko! Bueltan hitz egingo dugu, paperekin hasi behar zarete eta. Etxeari buruzkoa,  hitz egiten ari dira arduradunarekin, ez kezkatu, konponbide baten bat topatuko dute
 Bi aste barru berriro zuekin naukazue.Ondo pasa!

2013/03/21

Lehenengo astea eta oraindik ez zarete lan egiten hasi!! Zuen gelakide danak lan da lan  dabiltza izerdia botatzen... Beno, argazki polita bidali duzue, baina Olasoren (eta Iñakiren) mezuren bat irakurri nahiko nuke...
Etxeko kontuak konpondu nahian gabiltza, gaur bertan telefonoz hitz egingo dugu eurekin, eta gutuna ere bidali diegu. Besteak beste, etxeaz aldatzeko eskatzen diegu, edo bestela, garbigailua, wifi eta distantziena konpontzeko eskatzen diegu. Esango dizuet.
Guk bihar oporrak hartuko ditugu bi astez. Baina bloga irakurriko dut.
Iñaki, Olaso, badakizue...Jokin, disfrutatu, hiru hileak berehala pasatzen direla!!!

2013/03/20

Lehenengo astea

Gabon denoi!
Lehenengo aste igaro da eta oraindik ez dakigu zihur non egingo dugun lan.
Momentuz ingeleseko eta polakoko klaseekin gabiltza eta ordu gutxi direnez denbora asko daukagu herria bisitatzeko eta inguruko euskaldunekin garagardoak erateko.
Eguraldiari dagokionez nahiko soratuta dabil, bi egun eguzkia izan ostean elur mordoa egin zuen eta gaur berriro ere nahiko ona, etxean bezala gaude!
Ala ere, eta Jokinek aurretik esan bezala, badaude "arazo" txiki batzuk, batez ere garbigailuarena.
Argazkia guztako zaizuelakoan hurren arte!

2013/03/18

Egunon danori,
Jokinek, esnatuta zegoela, mezu luzea eta oso adierazgarria bidali dit. Egia esan kezkatuta utzi nau kontatutako hainbat gauzekin. Erasmus arduradunekin hitz egingo dut eta ea zer egin ahal dugun (garbigailuarena, adibidez). Emaidazue egun pare bat ea zerbait lortzen dudan. Bestaldetik bloga erabiltzeko eskatuko nizueke. Metal eta informatikako ikasleen gmailak behar ditut, eta besteei gonbidapenak bidali dizkizuet (bestela postaz abisatu berriro berbidaltzeko).
Ez dakit enpresatan hasi zareten edota polako ikastaroa...Iñaki eta Olaso, gustatuko litzaidake zuen berri izatea. Eutsi goiari!

2013/03/17

Iepa,
zer, zer moduzkoak dira zuen praktika lekuak?
lehen asteburua ondo edo ....?
Ondo ibili

2013/03/14

Kaixo denoi,
lehenengo egunean eta argazkia eta guztiz!! Emozionatuta nago..
Ba bai, hotz handia dagoela ematen du, baina hori zer da Euskal Herriko mutilentzako? Banatu dituzue logelak?Nork erabiliko du matrimonio ohea??
Beno seriotuko naiz.Blogarena konponduko dut, pazientzia izan...(egia esan ez dakit zer demontre gertatzen den). Gmaileko kontuaekin baimenak eman dizkizuet, baina,..
Ondo ibili


2013/03/13

Heldu gara azkenean!! Hemen hotz handia eta elurra egiten du. Internetekin arazoak izan ostean lortu dut zerbait idaztea. Jakingo duzue gure berri aurrerago!
Iepa,
Begiratu duzue eguraldia?, asteburuan eguzki ederra baina -10º eta -13º aurreikusten dira.
Izan untsa

2013/03/12

Amaia, hegaldiaren ordua txarto dago, 7:40-an da eta aireportuan 6:00 egon behar gara, aireportua ordu horretan zabaltzen dutelako.
Aupa mutilak, ondo pasa Polonia aldetik

2013/02/27

Beno, gaur jakin dugu martxoaren 13an goizeko 5tan egon behar zaretela aeroportuan, eta hegazkina 7:15ean joango dela. Poliki poliki informazio gehiago daukagu,..Ez kexatu!

2013/02/26

Non dago Wrocklaw? Hegazkinez 2100 km inguru dauzkazue aurretik...  
Ver mapa más grande

2013/02/25

Kaixo denoi,
Aurten Poloniara joango zareten ikasleek blog honen bidez hitz egingo duzue nirekin. Esperientzia izugarria biziko duzue. Prest al zagozie??
Beno, badakit informazio eske zabiltzatela,.. Momentuz bakarrik dakigu martxoaren 13an Wrocklawera (Polonia) abiatuko zaretela.