2014/03/27

hemmerbach

Kaixo denoi!! Urko eta ni Hemmerbach informatika enpresa alemanean ari gara lanean non Medion ordenagailu markarentzat egiten duten lan. Ordenagailu, telebistak, inprimagailuak, GPS sistemak eta abar, dendetan saltzen jartzeko prestatzen ditugu, konponketaren baten behar duten gailuak konpondu, eta bezeroek garantiara bidaltzen dituztenak konpondu eta berriz bidaltzen dute. Enpresa handia denez, 300 langile baino gehiago, departamentu edo arlo ezberdinetan banatuta daude. Urko ta biok, aste birik behin, departamentu hauetako bakoitzetik pasako gara, enpresaren funtzionamendu ezberdinak ikusi ta ikasteko.
Oraintxe bertan, ni, piezen txekeo edo ikuskatze, eta sailkatzea helburu duen sailean nago. Urko berriz, fabrikatik datozen arazodun portatilak konpondu eta dendan saltzeko prestatzen ari da momentuz. Baina astelehenean suposatzen dugu beste departamendu batzuetara bidaliko gaituztela.
Segurtasun neurriak direla eta enpresaren araudiak horrela dionez, ezin dira enpresa barrura telefono mugikor, kamera, pendrive, eta abarrik sartu, arduradunak izan ezik, beraz ezin izango dugu lanpostuko argazkirik atera.

Agur bero bat, Xabi eta Urko.


P.D. Sentitzen dugu behar beste ez idaztea, izan ere etxean internetarekin arazoak digu, aste honetan konpontzekoak dira eta WiFi-a erabiltzeko kalean, zentro komertzial edo tabernetara joan behar dugu.

Besterik barik, ondo izan.

2014/03/24

Kaixo guztioi, Xabi eta Urko galdu dira? Zein enpresetan zaudete, zer egiten?...
Gaizka, oso ondo argazkiak jartzen, baina kontaiguzu zer ikasten ari zaren...
Amaia

2014/03/21

Kaixo, unibertsitatean lenengo astea egin ostean, oso gustora nagoela konturatu naiz, oso ondo zaintzen naute, eta etxearen ondoan nago ezin honeto, asko ikasten hari naiz. Hemen duzue lan egiten dudan leku bat.

2014/03/17

Kaixo guztioi.
Aurreko astean bukatu genituen ingelera eta polakera klaseak. Ez dut polakera askorik ikasi, ez da batere erraza. Ezkerrak ingeleraz ongi konpontzen naizela. Asteburu osoa eman dut etxean sartuta gaixorik bait nago, iztarria izorratuta daukat. Kanpoan hotz handia egiten du eta inon sartuz gero berogailua topera dago toki guztietan.
Nire ikaskideek gaur izan dute aurkezpena, baina nik bihar izango dut lehen kontaktua nire praktiketako enpresan. Enpresa berri bat da, alemaniarra. Govecs du izena eta web horri bat dutenez begirada bat bota diezaiokezue zertan datzan jakiteko (www.govecs.com). Motozikleta elektrikoak egiten dira bertan, oso produkzio txikia daukate. Ez dakit zein izango den nire lana, baina gogotsu nago lanean hasteko interesgarria iruditzen bait zait.  Informazio gehiago dudanean jakinaraziko dizuet.
Bestrik gabe, agur bero bat eta gorantziak guztiontzako.
Kaixo denoi
lehenbizi gustatuko  litzaidake gogoratzea  hauxe blog bat dela,  zeuen esperientziak kontateko dela, hau da,enpresan hasiko zaretela, baina non? enpresak zer izena dauka? zer egiten du? non dago...Eta aste honetan zehar zer egiten egon zarete? Norberak berea!! Eta ez Gaizka idazkaria..
Paperei buruz, enpresara joango zaretenean, STUDENTS PERSONAL INFORMATION.doc bete behar dizuete, eta oso inportantea da ordutegia ondo zehaztea. Beste aldetik, zeuen instruktorea izango denak Lan_Arloak_english_Elektronika.doc bete behar dizue, sinatu eta zigilua jarri.
Aste bukaerarako bakoitzak egindakoa kontatu blogean, batez ere, enpresaren gorabeherak, eta postaz bidaltzen dizkidazue betetako paperak. Ondo ibili
Amaia

2014/03/16

kaixo, bihar Xabi eta Urko enpresa doaz, presentazio moduko bat daukatelako eta ni unibertsidadera beste presentazio bat dudalako, ia dena ondo doan. Amaia asteartean hasten da bere enpresan. Etxean wifi daukagu nahi dauenien, egun bat bai beste bat ez, ordu bat bai da beste bat ez.... ondo segi.
Amaia mesedez, praktiketako papelak zelan betetzeko azalpen txiki bat ez zen txarto etorriko, izan ere, ez dakigu oso ondo nola egin behar dugun.

2014/03/09

Kaixo eta eguardion. Gaur eguraldi oso onarekin esnatu gara, beraz bueltatxo bat emango dugu herritik nire pisukide Seilarekin batera. Atzo zerbezatxo batzuk edan genituen ta jatetxe italiar batean afaldu, hemengo gaua pixkat ezagutzeko asmoz, baina ni sosa xamarra naizenez 12terdi ingururako etxean nintzen. Ez dugu hizkuntza batere ulertzen, baina ingelesarekin konpontzen gara leku gehienetan.
Planing bat eman digute aste osorako eta bihar goizean tour profesionala egingo dugu Wroclautik zehar, atzaldean berriz Aviva enpresarekin aurkezkena izango dugu. Astearte eta ostiral bitartean ingeles eta polakera klaseak izango ditugu, ia zerbait ulertzen hasten garen.
Agur bero bat gfuztiontzat.

2014/03/07

Kaixo gau ere denon partez idazten dut, gaur Wroclaw ikustera eraman gaituzte avivakoak. Arratsadean etxean egongo gara eta gabien ea ze anbiete dagoen ikusten joango gara. Gorantziak danori!!!!

2014/03/06

Kaixo danori, Urko Xabi, Amaia eta nire partez idazten dot, gaur heldu gara eta ondo zaindu digute jajaj, bazkaldu be ondo ein dogu osake momentuz dana ondo!!! ondo ibili handik eta gorantziak jon,josu,josi eta pa la rubia!!!! jjajajajajjaja