2014/03/17

Kaixo guztioi.
Aurreko astean bukatu genituen ingelera eta polakera klaseak. Ez dut polakera askorik ikasi, ez da batere erraza. Ezkerrak ingeleraz ongi konpontzen naizela. Asteburu osoa eman dut etxean sartuta gaixorik bait nago, iztarria izorratuta daukat. Kanpoan hotz handia egiten du eta inon sartuz gero berogailua topera dago toki guztietan.
Nire ikaskideek gaur izan dute aurkezpena, baina nik bihar izango dut lehen kontaktua nire praktiketako enpresan. Enpresa berri bat da, alemaniarra. Govecs du izena eta web horri bat dutenez begirada bat bota diezaiokezue zertan datzan jakiteko (www.govecs.com). Motozikleta elektrikoak egiten dira bertan, oso produkzio txikia daukate. Ez dakit zein izango den nire lana, baina gogotsu nago lanean hasteko interesgarria iruditzen bait zait.  Informazio gehiago dudanean jakinaraziko dizuet.
Bestrik gabe, agur bero bat eta gorantziak guztiontzako.

2 comentarios:

  1. Interesgarria ematen din...
    Brushless motorrak, litio bateriak,...
    Espionaje apur bat egin, kontrolak eta zelakoak diren...
    Edonoloa ere ondo pasa eta disfrutatu, bide batez zerbait berria ikasten bada ba ...

    ResponderEliminar
  2. Enpresa horrek itxura oso hona ematen du, gauza interesgarriak egingo dituzulakoan nago, potentziako elektronika :) etab.
    Nik ez dut behar espiarik, jankin nahi dut nolako motoreak erabiltzen dituzten, izena eta non erosi, Gallanda proiektuan erabili ahal izateko.
    josi


    ResponderEliminar