2014/03/09

Kaixo eta eguardion. Gaur eguraldi oso onarekin esnatu gara, beraz bueltatxo bat emango dugu herritik nire pisukide Seilarekin batera. Atzo zerbezatxo batzuk edan genituen ta jatetxe italiar batean afaldu, hemengo gaua pixkat ezagutzeko asmoz, baina ni sosa xamarra naizenez 12terdi ingururako etxean nintzen. Ez dugu hizkuntza batere ulertzen, baina ingelesarekin konpontzen gara leku gehienetan.
Planing bat eman digute aste osorako eta bihar goizean tour profesionala egingo dugu Wroclautik zehar, atzaldean berriz Aviva enpresarekin aurkezkena izango dugu. Astearte eta ostiral bitartean ingeles eta polakera klaseak izango ditugu, ia zerbait ulertzen hasten garen.
Agur bero bat gfuztiontzat.

2 comentarios:

  1. Aupa Amaia . Hemen ere eguraldi ederra daukagu...
    Lehen astean xuabe xuabe orduan?
    Euskaldun asko zaudete hortik?, a zelako juergak ez?
    Gorantziak denoi Ondo ibili

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo Josu. Eguraldiak txarrera egin du, eta nola...
      Gaur kontuak atera ditut Avivako idazkariarekin batera eta guztira 42 inguru euskaldun etorri gara Wroclaw-ra praktikak egitera. Gainera gaur Kanariar irletako talde bat helduko da.
      Juergei dagokienez, ni zahartuta nago horretarako, baina mutil hauek ez dira galtzen.jejeje.
      Etxea eta bertakoak izugarri botatzen ditut faltan. oso gogorra egiten hari zait hain urrun egotea. Ia lanean hasten naizen denbora bizkorrago pasatzeko.
      Besarkada bat guztio.

      Eliminar