2014/03/27

hemmerbach

Kaixo denoi!! Urko eta ni Hemmerbach informatika enpresa alemanean ari gara lanean non Medion ordenagailu markarentzat egiten duten lan. Ordenagailu, telebistak, inprimagailuak, GPS sistemak eta abar, dendetan saltzen jartzeko prestatzen ditugu, konponketaren baten behar duten gailuak konpondu, eta bezeroek garantiara bidaltzen dituztenak konpondu eta berriz bidaltzen dute. Enpresa handia denez, 300 langile baino gehiago, departamentu edo arlo ezberdinetan banatuta daude. Urko ta biok, aste birik behin, departamentu hauetako bakoitzetik pasako gara, enpresaren funtzionamendu ezberdinak ikusi ta ikasteko.
Oraintxe bertan, ni, piezen txekeo edo ikuskatze, eta sailkatzea helburu duen sailean nago. Urko berriz, fabrikatik datozen arazodun portatilak konpondu eta dendan saltzeko prestatzen ari da momentuz. Baina astelehenean suposatzen dugu beste departamendu batzuetara bidaliko gaituztela.
Segurtasun neurriak direla eta enpresaren araudiak horrela dionez, ezin dira enpresa barrura telefono mugikor, kamera, pendrive, eta abarrik sartu, arduradunak izan ezik, beraz ezin izango dugu lanpostuko argazkirik atera.

Agur bero bat, Xabi eta Urko.


P.D. Sentitzen dugu behar beste ez idaztea, izan ere etxean internetarekin arazoak digu, aste honetan konpontzekoak dira eta WiFi-a erabiltzeko kalean, zentro komertzial edo tabernetara joan behar dugu.

Besterik barik, ondo izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario