2013/03/18

Egunon danori,
Jokinek, esnatuta zegoela, mezu luzea eta oso adierazgarria bidali dit. Egia esan kezkatuta utzi nau kontatutako hainbat gauzekin. Erasmus arduradunekin hitz egingo dut eta ea zer egin ahal dugun (garbigailuarena, adibidez). Emaidazue egun pare bat ea zerbait lortzen dudan. Bestaldetik bloga erabiltzeko eskatuko nizueke. Metal eta informatikako ikasleen gmailak behar ditut, eta besteei gonbidapenak bidali dizkizuet (bestela postaz abisatu berriro berbidaltzeko).
Ez dakit enpresatan hasi zareten edota polako ikastaroa...Iñaki eta Olaso, gustatuko litzaidake zuen berri izatea. Eutsi goiari!

No hay comentarios:

Publicar un comentario