2013/05/10

MAX232 ak erabilera anitz


Helburua, erloju analogiko baten motorrarentzako driver bat sortzea da, horretarako, ziklo erdi +9v eta beste ziklo erdian
-9v ko tentsioak dituen uhin karratu bat sartu behar zaio.

Harilkatu bakarra edo pare bat duen pausuz pausuko motorea dela uste dut, honek, 6º ko pausua du, beraz 60 pausutan egingo
luke bira osoa, hain zuzen ere ordu batek dituen minutu kopurua.

Motore honek bere borneen arteko tentsioaren egoera aldaketan eragingo dio errotorari. Hau da +9tik  -9ra trantsizioan
(eta alderantziz ere) erloju analogikoak minutu bat gehituko luke minutuen orratza +1 eskumara mugiduz.

Aurretik eginda zegoen "Erloju-kontroladorea0", kontagailu batzuen bidez,   RLCX (bai, X!) osziladore batek sortzen duen uhina
zatituz errele baten harilkatua eragiten, edo ez eragiten, kontrolatzen zen.

Nire ustez diseinu honen arazoa, hainbat tentsio eman ahal dituen elikatze iturri "konplexu" baten beharra dela da.
+9v, -9v, +5v logikarentzako eta +12v errelearentzako.

Honek dakartzan erreguladore eta kondentsadoreekin batera, bf kristona lirateke ta oso txarra naz analogikan jajaja.

Beraz MAX232a erabiltza okurriduaten eta erabiliko den korronteari buruzko hainbat zalantza argitu ta gero
, teorikoki posiblea zela "Charge Pump" delako edozein zirkuito bati ezker, MAX232 horretarako aproposa! ...

Soldiatu eta gero primeran joan da!
Kontuan hartu behar da  MAX232 aren

bi kanalak gehituta eman ahal duen korronte maximoa  120mA koa dela. Baina kasu honetan erlojuaren motoreak eskatzen duen korrontea 20mA koa da gutxi gora behera.


Testuganeko irudian, erabilitako oinarrizko hardwarearen  eskema. Goian, orain arte erabilitakoa, eta behean berria, "hopespena".Hardwarearen aldetik askoz ere merkeagoa.
Eta, teorian, zehatzagoa.


Eskumako irudiak, erlojuak, funtzionatzeko, jaso beharko duen uhina azaltzen du. 0,0083HZ ko uhin batek minutu bakoitzeko egoera aldaketa bat sortuko du.

Nota: Ordua aldatzeko segunduetan egingo dira egoera aldaketak hau da, 0.5HZko uhina izango da, baina orrek ez du garrantzirik.




Sarrera honetan garrantzia, ezkerreko zirkuito honi eman nahi nion, erabilera kopuru ikaragarri dituen "Charge Pump" sistema honen berri izan
dut eta berarekin jolasteko aukera izaten ari naiz eta oso interesgarria iruditzen zait

No hay comentarios:

Publicar un comentario