2013/05/28

Gdansk

Asteburu honetan Gdansk-era joan gara kotxe bat alokatu hostean.
Bidaia barikuko 14:00-etan hasi genuen:

Bidaia luzea geneukan aurretik eta gainera helmugara iritzi baino 50Km lehenago kotxeak matxura izan zuen, autopista erdian kotxea indar barik geratu zen eta azeleragailua zakatzean ez zuen erantzuten. Horren hostean konturatu ginen gasolina oso gutxi zuela. Apurka apurka lortu genuen gasolindegi batera eltzea lortu genuen, bidean beste behin geratu beharrez, baina, lortu genuen herrira heltzea eta lo egiteko toki baten bila joan ginen, hondartzararte joan eta kotxean egin genuen lo. Goizeko 4:00-etarako argia zegoen eta hondartzatik buelta bat eman genuen, ambar pixkat topatzeko esperantzarekin, baina ez genuen sorterik izan.

Gosaldu ostean Gdansk-eko aireportura joan ginen, kotxea aldatzera eta ordubete itzaroten egon ostean herria bisitatu genuen
Denbora asko izan genuenez, bazkalordurako dena ikusita geneukan eta kostaldea jarraituz iparralderantz joatea erabaki genuen, eta hainbat tokitan geratu hondoren Hel-era eldu ginen.
Gaua bertan igaro eta gero inguruko hondartzak ikusi genituen eta Wroclaw-rantz bueltatzea erabaki genuen, baina bidean Poznan-en geldituz.

Poznanera bazkalordurako heldu ginen eta bazkaldu ostean herria bisitatu genuen, bertatik egon ginen 19:30-ak arte eta etxerantz bueltatu ginen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario