2013/05/02

Kaixo guztioi:
Denbora azkar doa eta dagoeneko hilabete inguru bakarrik geratzen zaigu. Lanari dagokionez, hasi naiz gauza desberdinak egiten, estebaterako, eskema pare bat egin ditut.
Bestalde, asteburuak gogorrak izaten ari dira, alde batetik bestera Polonia ezagutuz, aurreko asteburuan, Varsovian egon nintzen, lankideek ez zuela joatea merezi esan arren. Ideia ona izan zelakoan nago, eguraldiak lagunduta, leku itzelak ikusi baigenituen, dena gerra garaiko oroitzapenez beteta, argazkian ikusten den bezala. Argien geratu zitzaidana zera da, Varsovia ikusi nahi izanez gero, asteburu bat baino gehiago behar dela.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario