2014/04/17

Kaixo denoi.

Hemen nabil kable eta konektore artean zoratu beharrean.
Lehenengo bi asteetan ingeniaritza taldearekin batera modelo berri eta berezi xamar baten instalazio elektrikoaren mutaketa egiten aritu nintzen. Hona hemen argazkiak:



    Alemaniatik egin dute ibilgailu hauen eskaria. Hiri handietarako egokia dela diote kotxea aparkatzeko arazoak egoten bait dira. GiGi bat izanez gero, autoa hirigunetik kanpo aparka desakezu eta etxera scooter batean gerturatu. Lanera joateko orduan, etxetik kotxera GiGi gainean joan zaitezke eta maleteroan sartu berriro erabili beharra izan arte.



 Zelako zatarra ezta?


Beno ba muntaia bukatu genuenetik proiektu batean sartuta nago. Gainontzeko scooter guztientzako wire harness berbera izatea da ingeniaritza taldearen meta berria eta ni hortan laguntzen nabil. Egia esan idazkari bat bezala sentitzen naiz askotan. Simulazio programa berri batekin egiten dut lan, Altium izenekoa eta bertan kableatu guztia marrazten nabil. Proteusen nahiko antzekoa da, beraz ez zait oso zaila iruditzen.

Ez pentsa Govecs-en egiten ditugun motor guztiak GiGi-a bezain itsusiak direnik.



     

2 comentarios:

  1. Primeran, asko ikasten eta gauza berriekin..... Bestetik laneko ingurunea garbia eta ematen du...
    Disfrutatu
    Zer entzun dut etxeari buruz?, arazoren batzuk daude?

    ResponderEliminar
  2. Etxeko egoera lotsagarria da. Atzo goizean Jabea bost bider sartu zen mutilen etxera, hauek lanean zeuden bitartean. Badirudi pisua saltzea bururatu zaiola egun batetik bestera eta ordu erdian etxea utzi behar izan dute. Hori dela eta, ni garbigailu gabe nago. Gaur biltzekotan gara erabakiren bat hartzeko asmoz. Agian gu ere pisus aldatuko gaituzte. Informatuta izango zaituztet.

    ResponderEliminar