2014/04/25


Egunon danori.

Azkenik ostirala!! Ez dakizue zein luze egiten zaizkidan egunak. Herrialde honetan beste ritmo batera lan egiten dute. Denbora asko pasatzen dut zereginik gabe eta lan eske joanez gero itxaroteko esaten didate. Hauek ez dakite zer den estresa.
Hala ere ezin nahiteke kexatu, praktiketako euskaldun gehienak ni baino egoera txarragoan baitaude.
Mutilak ez dira alboko etxean bizi iada. Atzo beste pisu batera eraman zituzten, jabeak pisua saldu duela eta. Egoera guztiz lotsagarria. Hau dela eta, ni garbigailurik gabe geratu naiz. Gaur geratzekotan gaude Avivakoekin erantzun bat jasoko dugulakoan. Seguruenik gu ere etxez aldatuko gaituzte.
Bueno, ez da dena txarra, ez pentsa. Orainarte ez gara batere gaizki ibili. Asteburua Berlinen pasa dugu guztiok batera eta kasualitatez Jenirekin topo egin genuen. Hura gu baino hobeto dabil, ezin daiteke Berlin Wroclawrekin konparatu.
Besterik gabe agurtzen zaituztet. Kontatuko dizuet zer gertatzen den etxebizitzaren asuntoarekin.
Ondo segi ta lasterarte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario